martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako Ostalaritza Eskolak ateak ireki ditu makina berriarekin


Olaia NUÑEZ ALVAREZ

Ostiralean ireki ditu ateak Leioako Ostalaritza Eskolak.  Ikasleen bidez gidatutako hiru jatetxe ezberdin daude martxan jada  bazkaltzera joan nahi duen edonorentzat; menu, buffet eta kartako jantokiak.

Aurten, antolamenduan lagunduko duen makina berria erantsi diete menu eta buffet jantokiei. Makina honen bidez, bezeroek jatekoa edo edatekoa aukeratuko dute eta makinan bertan ordainduko dute. Modu honetan,  makinak emandako txartela lanean dauden eskolako ikasleei emanez bazkaltzeko aukera izango da.
 
Josu Biritxinaga sukaldaritza irakasleak esan duenez egunean 1200 bat janari ematea espero da. Honetarako, prezioak egoerara ajustatzen saiatu direla esan du Biritxinagak. 

Eskolak 30 urte daramatza martxan, hala ere, Biritxinagak esan duenez 500 ikasle gogotsu dituzte aurtengoan, jarrera positibo eta ikasteko gogoekin.

Iurgi Legika sukalde zuzendaritzako ikasleak azaldu duenez, makina berriaz gain, barne antolamenduan ere berrikuntzak ezarri dituzte. Oraingoan, irakasle bakarra dute partida guztietarako edo sukalde alor bakoitzeko. Hala ere, aurtengo berrikuntzekin partida bakoitzean jende gehiegi pilatzen dela azaldu du Legikak.



No hay comentarios:

Publicar un comentario