martes, 18 de septiembre de 2012

Leioako Arte Ederren Fakultateko zabalkuntzaren obrek hasi dute bigarren fasea dagoeneko


Xabier ORMAZABAL
 

Leioako ArteEderren Fakultatearen zabalkuntza epeen barruan doa eta hasi berria du instalazio fasea. Gaizka Barron lan arduradunak esan duenez, zementazio eta estruktura lanak bukatuak daude eta azaroa bitarte ekipamenduen instalazioan jardungo dira.
Ia 4 milioi €-ko aurrekontua duen berrikuntza hau abenduan bukatzea espero da, kurtsoaren bigarren lauhilekoan erabilgarri izanez. Teknologia puntako ekipazioa izango du: robotika gela bat, zazpi errestaurazio tailer, 3 plato, bi balio anitzeko areto, erreprografia gelak, errebelazio kimikoko gelak eta abar.
Iñaki Arrieta arkitektoak diseinatutako eraikuntza honek 3.800 m²-ko zabalera izango du eta  energia aurreztea du helburuetako bat, “material naturalak erabiliz eta kristalezko paretak edukiz, argi artifizial gutxiago erabili dadin”.
Urbelan S.A. eraikitzailea ari da lanaz arduratzen. Barronek dioenez lan hori “ez da lan erraza, ez baita aire librean egindako lana”. Areto Nagusiaren azpian egiten ari baitira obrak eta horregatik “aurretik dauden estrukturak eta instalazioak errespetatu behar dira, erreforma baten antza handiagoa du".  du”. 

 Barronen hitzetan, lanak erritmo horretan jarraituz gero, azaroa eta abendua akaberetan zentratzeko erabiliko dituzte. Oraindik ez dago jakiterik kargu politikorik agertuko den inauguraziora, hauteskundeak aurretik baitira.

 

 

 

Zabalkuntzaren fatxada berria eta logoa

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario