Olaia
NUÑEZ
Eroski
Consumerek Unibertsitateen Gida eguneratu du. Bertan Espainiako Estatuko 76
unibertsitateen inguruko 3002 gradu-tituluen eta 2564 master ofizialen inguruko
informazioa bildu du. Unibertsitate bakoitzaren titulazio eta master
eskaintzen xehetasunak azaltze dira: prezioa, gutxieneko nota, irakasle taldea,
leku kopurua, ordenagailu aukera… Informazio guzti hau biltzen duen Gida Praktikoa
eskuragarri dago sarean.
Ikerketaren
datuen arabera, Espainian, Euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien
duten unibertsitateak. Bataz beste 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko euskal
unibertsitatean, Estatuko batez besteko orokorra 12,4koa den bitartean. Espainiako
Unibertsitate guztien artean Deustuk
dauka ratiorik onena, 7,2. Hala ere Euskal Herriko Unibertsitateak
unibertsitate publikoen artean ratiorik onena duena da, 7,9 ikasle irakasle
bakoitzeko.
Ikerkuntza-jardunei
erreparatuz Euskal unibertsitateenen artean, EHUk eta Nafarroako
Unibertsitateak dituzte emaitzarik oparoenak. 2011. urtean Euskal Herrian
defendatutako 572 doktore tesietatik 182 Nafarroako Unibertsitatean defendatu ziren
eta 321 EHUn.
Unibertsitateetako
Administrazio eta Zerbitzuetarako Langileen inguruko emaitzak guztiz
onuragarriak dira Nafarroako
Unibertsitatean, Estatuko onenetarikoak izanik.
Bertan 1,3 AZL daude irakasle bakoitzeko. Honek Estatuko batez besteko
orokorra, 0,45, menperatzen du. Zerrendaren behe aldean berriz Mondragon eta
EHU aurkitzen dira ratio txikienekin, 0,2 eta 0,3.
Unibertsitate
bakoitzaren ordenagailu horniketa neurtu da baita irakaskuntza kalitatea ebaluatzeko.
Honetan bi unibertsitate publikoen, EHU eta NUP eta Nafarroako
Unibertsitatearen egoera ez da hain ona, 9-12 ikasleren artean banatu behar
baitituzte ordenagailu bakoitza. Deustun eta Mondragonen berriz ordenagailu bat
dute hiru ikasle bakoitzeko.
Matrikulen prezioetan
alde ugari dago unibertsitate publiko eta pribatuen artean. Unibertsitate
pribatuan matrikula 10 eta 20 aldiz garestiagoa da publikokoa baino. Adibidez
Arkitekturako lehen ikasturtea 776 € balio du Granadako Unibertsitatean eta
18.000 IE Segoviako Unibertsitatean.
Unibertsitatea
|
Titulartasuna
|
1.urtearen prezioa, batez beste
|
Mondragon
Unibertsitatea
|
Pribatua
|
4.960 €
|
Deustuko
Unibertsitatea
|
Pribatua
|
6.535 €
|
Euskal
Herriko Unibertsitatea (EHU)
|
Publikoa
|
980 €
|
Nafarroako
Unibertsitatea (UN)
|
Pribatua
|
8.244 €
|
Nafarroako
Unibertsitate Publikoa (NUP)
|
Publikoa
|
1.047 €
|
Espainiako unibertsitate
guztien informazioa eskuragarri izateko prest dago www.universidades.consumer.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario