martes, 6 de noviembre de 2012

Unibertsitateen Gida eguneratu du Eroski Consumerek bere webgunean







Heidi OTADUY
Eroski Consumerek Unibertsitateen Gida praktikoa eguneratu du, aurtengo datuak bildu ondoren. Bertan, unibertsitate bakoitzaren ezaugarriak agertzeaz gain, bakoitzak eskaintzen dituen titulazio eta master ofizialei buruzko xehetasunak jakiteko baliagarria den informazioa ikus daiteke. Hala nola, matrikularen prezioa, gutxieneko nota, leku kopurua, ordenagailu aukera edota irakasle taldea.




            Aurtengo Gida praktikoan Espainian dauden 76 unibertsitateei buruzko informazioa eskaintzen dute; guztira, 3002 gradu titulu eta 2564 master ofizial aztertu dituzte. Aurtengo Gidan adierazten denez, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eskaintzen ditu master ofizial gehien. Gainera, Espainiako unibertsitate-sistema aintzat hartuz, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak. Hau da, ratioak aztertuz, irakasle bakoitzeko ikasle gutxien dituztenak (8,9 ikasle irakasle bakoitzeko).

Espainiako autonomia erkidegoak aztertuz gero, ordea, Katalunia, Madril eta Andaluzia kokatzen dira master ofizialetan eskaintza ugarien dituzten lekuak bezala.

Euskal unibertsitateen arteko estatistikei erreparatuz gero, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) dauzkatela ikerkuntza-jardun oparoenak nabarmendu daiteke. 

2011. urtean euskal unibertsitateetan defendatu ziren 572 doktore-tesietatik, EHUn 321 egin dira, eta Nafarroako unibertsitatean, 182.

            Ikerketa bereziagoak ere egin dituzte Eroski Consumerek aurten argitaratu duen gidan. Adibidez, unibertsitateek ikasle bakoitzeko zenbat ordenagailu dituzten aztertu dute. Kasu horretan, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea, EHU edo UNAV baino egoera hobean daude, ordenagailu bat eskaintzen baitute hiru ikasle bakoitzeko.

            Azpimarragarria den beste datu bat, Mondragon Unibertsitateak enpresa arloarekin daukan lotura da. 3.018 ikasle izanik, 600 enpresarekin ditu ikastaldi-hitzarmenak.

Europako esparrura egokitutako 200 gradu baino gehiago eskaintzen dituzte bost euskal unibertsitateek. Aipatzekoa da, haietako 92 Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dituela, gehien eskaintzen dituena izanik.

            Gida Praktiko hau berritu dutela aprobetxatuz, unibertsitatean ikasten hasteko asmoa baduzu, edota unibertsitatez aldatu nahi baduzu, www.universidades.consumer.es webgunean aurkituko dituzu zure erabakia hartzeko garrantzitsuak izan daitezkeen datu zehatzagoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario