Mostrando entradas con la etiqueta consumer. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta consumer. Mostrar todas las entradas

martes, 6 de noviembre de 2012

Euskal Herriko Unibertsitatea da estatuan masifikazio gutxien duen unibertsitate publikoa

Xabier ORMAZABAL 

Euskal unibertsitateak dira estatuan masifikazio gutxien daukatenak, non 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Lehenengo postuan da Deustuko Unibertsitatea, irakasle bakoitzeko 7,2 ikasle dituelarik eta bigarrena da Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), 7,9ko erlazioarekin. Estatuko bataz-bestekoa (12,4) gainditzen duen bakarra Nafarroako Unibertsitatea da, 13 ikasle egonik irakasle bakoitzarentzako.

     EROSKI CONSUMERek egindako Unibertsitateen Gida Praktikotik ateratako datuak dira hauek, non ikasle bakoitzak bere intereserako datuak bila ditzake. Ikerketa honek dioenez EHU eta Nafarroako Unibertsitateak dira ikerkuntza-jardunik oparoena daukatenak, 321 eta 182 doktore-tesiak aurkeztuz hurrenez hurren. Halere, proportzioan unibertsitate nafarrak bikoiztu egiten ditu publikoarenak.  


     Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei dagokienez (AZL), berriz, Mondragon Unibertsitatea (0,2 ikasle bakoitzeko) eta EHU (0,3) dira langile gutxien dituztenak, unibertsitate-sistemaren bataz-bestekoaren azpitik (0,45). Arlo honetan ere Nafarroako Unibertsitatea garaile da, 1,3 AZL dituelarik ikasle bakoitzarentzako.

Euskal Herrian, unibertsitate pribatuak dira ordenagailuz hoberen hornituta daudenak, Deustoko eta Mondragoneko Unibertsitateak gailentzen direlarik, hiru ikasleen artean banatu behar baitute ordenagailu bakoitza. Beste hiru euskal unibertsitateetan 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar dituzte.

Master ofizialei dagokionez EHUk dauka eskaintzarik osatuena (100 master inguru). Beste euskal unibertsitateak urruti geratuz, Deustuko eta Nafarroako Unibertsitateek 30na eskainiz, 20 Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta hamar bat Mondragonekoak. Datu berdina autonomia erkidegoki alderatuz, Katalunia eta Madril dira eskaintzarik ugariena dutenak, era berean, erkidego populatuenak direlarik, eta 500na master eskaintzen dituztelarik.

Unibertsitatea, ez beti merkeak

Prezioak ere argitaratu ditu EROSKI CONSUMERek, alde handiak egonik. Gradu berdinak 17.000 euroko aldea izan dezake ikasten den unibertsitatearen arabera, honen adibide garbia da arkitektura gradua Granadako Unibertsitatea (776€ lehen urtea) eta IE Segoviako  Unibertsitatearen artean (18.000€) dagoen prezio  ezberdintasuna.




Euskal Unibertsitateen artean, normala denez publikoak dira merkeenak. EHUn lehenengo urtea kurtsatzea 980€ balio ditu bataz beste eta 1.047€ UPNAn. Pribatuak berriz gutxienez 5 aldiz garestiagoak dira. Hauetan merkeena Mondragon Unibertsitatea da 4.960€ balio dituelarik eta merkeena Nafarroako Unibertsitatea, 8.244€ balio duela lehenengo urtea.

Era berean EHU da ikasle gehien biltzen dituena (42.026) eta Mondragon Unibertsitatea ikasle gutxien dituena (3.018). Nafarroan unibertsitate publikoak Nafarroako Unibertsitateak baino ikasle gutxiago ditu, 7.885 eta 11.484 urrenez urren.

Unibertsitateen Gida eguneratu du Eroski Consumerek bere webgunean







Heidi OTADUY
Eroski Consumerek Unibertsitateen Gida praktikoa eguneratu du, aurtengo datuak bildu ondoren. Bertan, unibertsitate bakoitzaren ezaugarriak agertzeaz gain, bakoitzak eskaintzen dituen titulazio eta master ofizialei buruzko xehetasunak jakiteko baliagarria den informazioa ikus daiteke. Hala nola, matrikularen prezioa, gutxieneko nota, leku kopurua, ordenagailu aukera edota irakasle taldea.




            Aurtengo Gida praktikoan Espainian dauden 76 unibertsitateei buruzko informazioa eskaintzen dute; guztira, 3002 gradu titulu eta 2564 master ofizial aztertu dituzte. Aurtengo Gidan adierazten denez, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eskaintzen ditu master ofizial gehien. Gainera, Espainiako unibertsitate-sistema aintzat hartuz, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenak. Hau da, ratioak aztertuz, irakasle bakoitzeko ikasle gutxien dituztenak (8,9 ikasle irakasle bakoitzeko).

Espainiako autonomia erkidegoak aztertuz gero, ordea, Katalunia, Madril eta Andaluzia kokatzen dira master ofizialetan eskaintza ugarien dituzten lekuak bezala.

Euskal unibertsitateen arteko estatistikei erreparatuz gero, EHUk eta Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) dauzkatela ikerkuntza-jardun oparoenak nabarmendu daiteke. 

2011. urtean euskal unibertsitateetan defendatu ziren 572 doktore-tesietatik, EHUn 321 egin dira, eta Nafarroako unibertsitatean, 182.

            Ikerketa bereziagoak ere egin dituzte Eroski Consumerek aurten argitaratu duen gidan. Adibidez, unibertsitateek ikasle bakoitzeko zenbat ordenagailu dituzten aztertu dute. Kasu horretan, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea, EHU edo UNAV baino egoera hobean daude, ordenagailu bat eskaintzen baitute hiru ikasle bakoitzeko.

            Azpimarragarria den beste datu bat, Mondragon Unibertsitateak enpresa arloarekin daukan lotura da. 3.018 ikasle izanik, 600 enpresarekin ditu ikastaldi-hitzarmenak.

Europako esparrura egokitutako 200 gradu baino gehiago eskaintzen dituzte bost euskal unibertsitateek. Aipatzekoa da, haietako 92 Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen dituela, gehien eskaintzen dituena izanik.

            Gida Praktiko hau berritu dutela aprobetxatuz, unibertsitatean ikasten hasteko asmoa baduzu, edota unibertsitatez aldatu nahi baduzu, www.universidades.consumer.es webgunean aurkituko dituzu zure erabakia hartzeko garrantzitsuak izan daitezkeen datu zehatzagoak.